
Albiste bat idazterakoan hurrengo egitura betetzen ahaleginduko gara.

Buruz behera jarritako piramidearen irudiak zera adieraziko luke: informazio garrantzitsuena albistearen hasieran egon behar da. Sarri, kazetariek prestatutakoa lbisteak moztu egin behar izaten dira aldizkarian edo albistegian lekurik edo denborarik ez dagoelako. Horrela, nahiz eta artikulua ebaki, datu nagusiak ziurtatzen dira, artikuluaren asieran jarri direlako.

Komunikabideak. | ||
Egunkariak
|
Irratia
|
Telebista
|
![]() | ![]() | ![]() |
Egunkaria, albistaria, egunerokoa, izparringia, berripapera edo kazeta egunero kaleratzen den argitalpena da.Munduko lehen kazeta "Relation aller Fürnemmen und gedenckwürdigen Historien", 1605eanargitaratu zuen lehen aldiz Johann CarolusekEstrasburgon.
|
IrratiaUhin elektromagnetikoen modulazioaren bitartez seinaleak igortzeko aukera ematen duen teknologia da. Uhin horiek airearen zein hutsik dagoen espazioaren bidez heda daitezke garraiobiderik gabe.
Guglielmo Marconi jotzen da irratiaren asmatzailetzat. Hala ere, James Clark Maxwell eta Heinrich Rudolf Hertz izan ziren oinarriak ipini zituztenak elektromagnetismoa zelan zen erakutsiz, irratibidea sortu aurrez.
1820. urteko uztailaren 2anlortu zuen Guglielmo Marconi italoirlandesak irratiaren patentea.
|
Telebista. Uhinelektromagnetikoen bidez irudiak igortzeko tresna. Bi osagai oinarrizko ditu telebista sistemak: kamera eta hartzailea. Kamerakirudiak eta hotsak jaso eta seinale elektriko bihurtzen ditu. Seinalea hariz edo uhin elektromagnetikoz igortzen du hartzailera, eta han seinale elektrikoa irudi edo hots bihurtzen da, pantailako izpi katodikoen hodiaren bidez. Koloreetako telebistak hiru seinale elektriko bereizi igortzen ditu, irudiaren osagai gorri, berde eta urdinei dagozkienak; hartzailearen izpi katodikoen hodiak hiru elektroi sorta ditu, kolore bakoitzeko bana. Izpi katodikotik igarotzean oinarrizko hiru osagaiak nahasi eta kolorezko irudia lortzen da. Wikipedia
|
Adibideak. | ||
Hemen komunikabide desberdinetatik ateratako adibideak. Irudien gainean klikatu eta lehio handiagoa irekiko da. | ||
Begiratu itzazu adibideak, aurkeztu behar duzun lanak hauen antzeko antolamendua iza behar du eta.![]() Pedro Subijana, Urrezko Danborra 2015: 'Estualdi aparta pasa dut'
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.