2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Miguel de Cervantes

Miguel de Cervantes Saavedra (Alcalá de Henares1547ko irailaren 29a -Madril1616ko apirilaren 22aespainiar idazlea izan zen, mundu osoko idazlerik garrantzitsuenetarikoa, nagusiki On Kixote Mantxakoa liburu famatuagatik. Espainiako Urrezko Mendearen adibiderik gorena da.

Miguel de Cervantes

1587anAndaluziara bidaiatu zuen Itsas Armada Garaiezinarenhornikuntzaren komisario lana egiteko. Urte haietan zehar, askotan egin zuen Madril eta Andaluzia arteko bidea, Toledo eta Mantxatik pasatuz.
Sevillan jarri zen bizitzen, errege-galeren hornitzaile hasieran eta, 1594ondoren, zerga bilketan. Bi lanbideek arazo eta haserre ugari ekarriko zizkioten eta, 1597an, preso hartu zuten, jasotako dirua gordetzen zueneko bankuak kiebra egin zuelako. Hitzaurrean dioenez, kartzelan hasi omen zen On Kixote Mantxakoa idazten edo, behintzat, han bururatu zitzaion ideia.
Kixotearen bi atalen artean, 1613anNovelas ejemplares agertu zen, 12 istorio laburren bilduma.
Kritika literarioa konstante bat izan zen bere lanean, La Galatean,Kixotean edo Parnasorako bidaian (1614). 1615eanZortzi komedia eta zortzi entremes argitaratu zuen. La Numancia, berriz, ez zuten XVIII. mendera arte aterako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.

Laguntzaileak